Ilustraciones para “Nola Atera EGA (euskara jakin gabe)”

Ilustraciones para “Nola Atera EGA (euskara jakin gabe)”


2010ean Juan Zelaia saria irabazi zuen Kepa Larreak (ezaguna egiten zait izena…), urte batzuk lehenago “Nola atera EGA euskara jakin gabe” best-sellerra publikatu zuen.

Euskaldun gehienek ez dute EGArik; euskalduna izateko, EGA ez da beharrezkoa. Gainera, EGA ateratzen duten guztiek gero ez dute euskara erabiltzen. Bereizi egin behar da alde batetik EGA titulua eta bestetik euskaraz hitz egitea. Bestetik, euskaldun zahar askok ez dute EGA titulua atera, azterketako teknikak ez dituztelako menperatzen. Beste batzuek, nahiz eta hizkuntz gaitasun txikiagoa izan, teknikak menperatzen dituztenez, titulua lortzen dute.

Aipaturiko kontraesan eta paradoxak ulertzera garamatza egileak liburu honetan. Baina giltza asko emango dizkigun gida-liburu hau, gida bat baino gehiago da, irakurtzeko oso atsegina eta interesgarria den liburu bat ere badelako.
Nik marrazkiekin lagundu besterik ez nuen egin, hemen uzten dizkizuet horietako batzuk.

Lehenego edizioa Likiniano Elkarteak plazaratu zuen eta bigarrena aldiz Elkar Argitaletxeak.