Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa

Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa


Urriaren 6an Altzürükün hasi eta azaroaren 10ean bukatu da Baionako finalarekin Xilaba, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketa alegia.
Joana Itzaina Iparraldeko bertsolarien elkarteko lehendakariak aurkezpenean esan du “bertsoaren harrotasuna” ekarri nahi dutela. “Euskara erabili eta euskararekin jostatzea”.
Nik bada, harrotasunez, baina harrokeriarik gabe esan dezaket plazer haundi bat izan dela xapelketa honetarako afitxa egitea!